top of page
  • Derandein Fundazioa

Aurten ere, Kingabwa auzoko eskola-uzte tasa murrizten lagundu dugu


Kingabwa auzoan, Kinshasa (Kongoko Errepublika Demokratikoa), oinarrizko hezkuntzarako sarbidea hobetu egiten da urtez urte, Nuestra Señora de Covadonga-Centro Kepa Azarloza ikastetxeak eskaintzen duen zerbitzuari esker, hiru hezkuntza-mailatan: haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza.


2019. urteaz geroztik Kongoko Trabajando por el Corazón de África (TRACAF) erakundearekin, ikastetxea kudeatzeaz arduratzen dena, lankidetzan aritu gara hezkuntzaren arloan. Urte hauetan zehar eskola-uztearen tasa jaisten joan da. 2019an, eskola-desertzioaren tasa % 2,6koa zen, eta 2022-2023 ikasturtean, berriz, % 0,9koa izan da; 2020-2021ean %1,6koa eta 2021-2022an %1,4koa izanik. Uzte-tasa hau Kingabwako batez bestekoaren oso azpitik dago, %70koa estimatzen dena.


Hori, neurri batean, TRACAFek 532 ikasle hartzen dituen ikastetxearen hezkuntza-kalitatea hobetzeko egiten dituen ahaleginei esker gertatu da. Azken urteotan, erakundeak hainbat neurri hartu ditu, hala nola talde kalteberenentzako matrikulazio-tasak kentzea, eskola-materialak erostea, instalazioak hobetzea, irakaskuntza eta ikaskuntza errazten duten teknologia barneratzea ekipo desberdinen bidez, eta irakasle-taldeari, administrazio-taldeari, ikasleei eta gurasoei zuzendutako hainbat arlotako prestakuntzak egitea. Zehazki, 2022-2023 ikasturtean, zuzendaritza-taldeari eta administrazio-taldeari zuzendutako prestakuntza egin da, eskolaren kudeaketa eraginkorragoa eta hobea lortzeko.


Amorebieta-Etxano Udalaren, Bilboko Portuko Agintaritzaren, Progecoren, Izar Cutting Toolsen eta Irizar S.Coop-en laguntzarekin, besteak beste, Kingabwa auzoan hezkuntza hobetzearen aldeko urratsak ematen jarraitzen dugu, etorkizunean eskola-uztearen tasa ezabatzeko helburuarekin.

Comentarios


bottom of page