top of page
  • Derandein Fundazioa

Andoainek eta Errenteriak kalitateko hezkuntzaren eta ingurunearen zaintzaren alde egin dute Kenyan


Proiektu honen helburua da hezkuntzaren errendimendua eta bizi-kalitatea hobetzea Nariokotome komunitatean (Turkana iparraldeko barrutia, Kenya). Zehazki, lehen hezkuntzako San Jose eskolako 340 haurren edo gehiagoren hezkuntza- eta elikadura-baldintzak hobetuko dira. Horretarako, bi irakasle hasi dira lanean hasierako mailetan. Haiek arduratuko dira, gainera, ingurumenaren zaintzari buruzko eskola-curriculum berria ezartzeaz.


San Jose eskolako neska-mutilek oinarrizko nekazaritza-gaitasunen inguruko prestakuntza jasoko dute, eskola-baratzearen bidez, eta beraiek ekoiztutako elikagaiak eskuratu ahal izango dituzte, gainera. Ikaskuntza hori euren gurasoekin partekatuko dute. Hala, aita-amek ere errezeta eta elikadura-teknika berriak eta osasungarriak ikasiko dituzte.


Fruta-arbolak ere izango dira eskolan, eta komunitateko beste area batzuetan ere zuhaitzak landatuko dira. Horrez gain, garbitzeko eta zaborra jasotzeko egunak antolatuko dira, komunitateko kideek kontzientzia har dezaten ingurunea zaintzearen garrantziaz.

Comments


bottom of page