Aurten ere, Amorebieta-Etxanoko Udalak, Izar Cutting Tools S.A.L bezalako herriko enpresek eta partikularrek Nuestra Señora de Covadonga-Kinshasako Kepa Azarloza ikastetxeari laguntza berritu diote. Kongoko TRACAF erakundeak eskola kudeatzen du, eta haur, lehen eta bigarren mailako hezkuntza eskaintzen du Kingabwan, hiriburuko auzo pobretuenetako batean.
2022-2023 ikasturtean, 500 haur baino gehiagorentzako kalitatezko hezkuntza bermatzen ari da. Haur horiek familia kalteberetatik datoz. Irakasleen ordainketa eta ikastetxearen alokairua ziurtatzeaz gain, ikastetxeko langileen gaitasunak indartzeko lanean ari gara ere aurten. Horrela, ikasleek jasotako hezkuntzaren kalitatea hobetzen lagunduko dugu.
Papy Sylvain Nsala Kongoko TRACAF erakundeko arduradunaren hitzetan, “Amorebieta-Etxanoren eta beste emaile batzuen etengabeko lankidetzari esker, etorkizun duinagoa ziurta diezaiekegu bestela hezkuntza eskuratu ezin izan duten ehunka haurri”. Eskerrik asko Amorebieta-Etxano zuen laguntzagatik!
Comments