Urrian, Trabajando por el Corazón de África (TRACAF) gure kontraparteak Kinshasan (Kongoko Errepublika Demokratikoan) dagoen Covadongako Ama Birjina Eskolako (Kepa Azarloza Zentroko) instalazioak egokitzeko obren bigarren fasea amaitu zuen. Obrak oporraldian egin ziren.
Zaharberritze horren ondorioz, nabarmen hobetu dira ikastetxearen segurtasuna, higienea, irisgarritasuna eta jasangarritasuna. Besteak beste, eraikinaren egitura-arazoak konpondu dira, ikasgelen eta zerbitzu komunen egoera hobetu egin da, eta eguzki-plakak instalatu dira elektrizitaterako sarbidea ziurtatzeko, argi-mozketak etengabeak baitira ingurune horretan.
Hobekuntzak Irizar S. Coop eta Izar Cutting Tools SAL enpresetatik eta beste emaile partikular batzuengandik lortutako dohaintzei esker egin dira.
Opmerkingen