top of page

Ama-umeen osasunaren zaintza hobetuko dugu

  • Writer: Derandein Fundazioa
    Derandein Fundazioa
  • Apr 1, 2020
  • 1 min read

2018. urteaz geroztik, Trabajando por el Corazón de África (TRACAF) kontraparteak Kinshasako Kingabwa auzoan kudeatzen duen Shima osasun-zentroaren ahalmenak sendotzen laguntzen du DERANDEIN FUNDAZIOAK, premiarik oinarrizkoenei erantzuteko eta egunero joaten diren pertsona guztiei kalitateko osasun-arreta bat eskaintzeko.

Kongoko Errepublika Demokratikoak munduko amen heriotza-tasarik handienetako bat du (693 heriotza bizirik jaiotako 100.000 haurreko). 2020. urtean, beraz, ama-haurren osasun-programa indartuko dugu, eta, horretarako, ekipamenduak erosiko ditugu zentroa beharrezkoa den materialaz hornitzeko, osasun-arloko langileak prestatuko ditugu (emaginak bereziki), txertaketa-kanpainak abian jarriko ditugu, eta informazio eta sentsibilizazio komunitarioko kanpainak egingo ditugu COVID-19aren testuinguru berriari aurre egiteko, bereziki haurdun eta edoskitzaroan dauden emakumeei zuzenduak.

Proiektu hori Andoaingo Udaletik, Kutxa Fundaziotik eta Apodaka Administraciones SL enpresatik jasotako laguntzei esker garatuko da. 




Comments


Commenting on this post isn't available anymore. Contact the site owner for more info.
bottom of page