2020ko azarotik Tigray eskualdean gatazka egoera egon arren, eremu horretan lanean jarraitzen dugu, Wukro hirian eta Kilte Awulaelo barrutian adineko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.
Gatazka aurretik, eskualde horrek elikadura-segurtasun arloan tasa larriak aurkezten zituen; izan ere, lehorteak edo baliabide naturalen ustiapen txarra bezalako arrazoiengatik, lurraren produktibitatea oso urria zen. Hala ere, gaur egun Tigray eskualdean bizi den gatazka dela eta, elikadura segurtasunaren egoerak okerrera egin du, eta, horretaz aparte, gainerako eskualdeekiko mugak itxi direnez, gero eta zailagoa da merkatuetan elikagaiak, medikamentuak eta bestelako produktuak aurkitzea.
Egoera larria izan arren, gure lanarekin aurrera jarraitzen dugu Tigray eskualdean. Orain arte, mendekotasun handiko 100 adineko baino gehiagok hainbat motatako laguntza jaso dute, hala nola elikadura, arreta medikoa, etxeko zaintza, oso egoera txarrean dauden etxeen konponketa, etab. Hori guztia, gure tokiko kontraparteak, ECC-SDCOAd-B/WSDP erakundeak, medekotasun handiko talde honen beharrei erantzuteko burutzen duen Wukro Laguntza Integraleko Programari esker posiblea da. Proiektu hau Albertia Zerbitzu Soziosanitarioen finantzaketari esker gauzatzen da.
コメント