Adinekoen kolektiboa babesten jarraitzen dugu Tigrayn, Etiopian
- Derandein Fundazioa
- Jan 30
- 1 min read
Updated: 6 days ago
Azken urteetan Tigrayko eskualdean, Etiopian, gatazka egoera larria bizi izan da. 2022ko azaroan sinatutako bake akordioaren ondoren lurraldean egoera asko hobetu bada ere, gatazkaren ondorioak oraindik ezkutuan daude. Testuinguru honetan, Derandein Fundaziotik gure ECC-SDPIAd-B/WSDP tokiko kontraparteak adineko pertsonen alde egiten duen lana babesten jarraitu dugu, Wukro hirian eta Kilte Awulaelo barrutian.
Etiopian ez dago pentsio-sistemarik, eta, beraz, diru-sarrerak enpleguaren mende daude ia erabat. Horrek oso egoera zaurgarrian uzten ditu jada lan egin ezin duten adinekoak, baita ezintasunen bat dutenak ere. Arazo hori are gehiago larriagotu da gatazkaren ondorengo testuinguruan: bizi-baldintzek nabarmen egin dute okerrera, eta oinarrizko ondasun eta zerbitzuak eskuratzea gero eta zailagoa bihurtu da.
2024an, Apodaka Administraciones S.L .eta Albertia Servicios Sociosanitarios entitateei esker, eskualde horretan kalteberatasun handiko egoeran dauden adinekoen bizi-baldintzak hobetzeko lanean jarraitu genuen, ECC-SDCOAd-B/WSDP kontrapartearekin batera. Haien Laguntza Integraleko Programaren bidez, 160 adineko pertsonak baino gehiagok laguntza jasotzea lortu da, premien profilaren arabera: oinarrizko osasuna, berariazko Osasuna-laguntza (kolektibo horretan GIB/HIESaren prebalentzia oso handia da), elikadura, etxebizitza eta zainketa higieniko-sanitarioak.
Derandein Fundazioan lanean jarraituko dugu gatazkaren ondorioak oraindik jasaten dituen eskualde honetan, adinekoen kolektiboaren eskubiderik oinarrizkoenak bermatzen saiatzeko.

Comments