
Derandein Fundaziotik Amorebieta-Etxanoko herritarrei itzuli nahi diegu Saharaz hegoaldeko Afrikako herri behartsuenekin duten konpromezua eta borondatea. Hori dela eta, datorren 2026ko Urriaren 4an gure ohiko Mendi Martxa ospatuko dugu Amorebieta-Etxanon.
Martxa 10:00etan hasiko da "Yalens Tavern"-tik (Jauregizahar 5 kalea) eta doakoa izango da. Ibilbide osoa 7 kilometrokoa izango da eta Zubipunte, Derandein, Urumin, Arrindas, Etxano, Epaltzako bidea eta Urritxe auzoetatik igaroko gara. Ibilbidea "Yalens Tavern"-n amaituko da eta 13:00etan trikitixa eta pintxo-pote batekin bukatuko dugu.
Gainera, beste ingurune batzuetara joateko aukera izango dugu, Saharaz hegoaldeko Afrikako arrakala digitala ikusarazteko antolatu dugun jarduera bat.
Aldez aurretik, pertsona guztiek izena eman beharko dute hurrengo formularioan, derandein@derandein.org posta elektronikoan, edo ibilbidearen irteera-puntuan 9:30etatik aurrera.
Ez ahaztu zure ur-botila ekartzea. Zure zain egongo gara!


