top of page
WEB izquierda 3.jpg

Derandein Fundaziotik Amorebieta-Etxanoko herritarrei itzuli nahi diegu Saharaz hegoaldeko Afrikako herri behartsuenekin duten konpromezua eta borondatea. Hori dela eta, datorren 2022ko Irailaren 11n gure ohiko Mendi Martxa ospatuko dugu Amorebieta-Etxanon.

 

Martxa 10:00etan hasiko da Jauregibarria parketik, eta doakoa izango da. Ibilbide osoa 7 kilometrokoa izango da eta Zubipunte, Derandein, Urumin, Arrindas, Etxano, Epaltzako bidea eta Urritze auzoetatik igaroko gara. Ibilbidea Jauregibarri parkean amaituko da eta 13:00etan trikitixa eta pintxo-pote batekin bukatuko dugu.

mapa.png

Gainera, beste ingurune batzuetara joateko aukera ere izango dugu, “Afrika, Emakume Izenarekin” erakusketaren bidez. Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek Afrikako emakumeek hainbat eremutan (hezkuntza, osasuna eta ekonomia) bizi duten egoerari buruzko informazioa eskuratuko dute.

 

Aldez aurretik, pertsona guztiek izena eman beharko dute hurrengo formularioan, derandein@derandein.org posta elektronikoan, edo ibilbidearen irteera-puntuan 9:30etan.

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Inscripción
Derandein Mendi Martxaren IV. Edizioa
Formulario bakoitzeko erregistro bakarra baimentzen da

 

Eskerrik asko izena emateagatik. Laster arte!

bottom of page