Elikagaiak, ura eta botikak behar dituzte.
LAGUNDU! Bidali BIZUM bat 01064 zenbakira.
PREMIAZKO LAGUNTZA ETIOPIARENTZAT
Tigrayko (Etiopia) baldintzak ikusita, 1985eko sarraski humanitarioa errepikatzeko arriskua dago.
Eskualde osoa konfinatuta dago, 2020ko azaroan borrokak hasi zirenetik. Erakunde humanitarioek diotenez, eskualdeko gatazkaren ondorioz 4,5 milioi biztanle gosetearen mende erortzeko zorian daude, eta milaka eta milaka erori dira jadanik. Heriotza ugari ere egon dira dagoeneko. Gainera, ez dago saneamendu- eta higiene-neurririk, eta, beraz, kolera agertzeko arriskua dago. Horixe gertatu zen 1985ean, herritarrak errefuxiatu-esparruetan konfinatu zituztenean, gutxieneko laguntzarik bermatu gabe.
Etxebizitzak suntsituta, ospitaleak eta osasun-zentroak arpilatuta, eskolak eta herrixkak abandonatuta, Internetera konektatzeko aukerarik gabe... Tigrayko biztanleak krisi humanitarioa ari dira jasaten, baita giza eskubideen krisia ere, eta ezinbestekoa da egoerari berehalako erantzuna ematea, hildako gehiago egon ez daitezen. LAGUNDU!
Elikagaiak
Bertako produktuak erosiko dira, familien elikadura bermatzeko.
Edateko ura
Kaltetutako edo arpilatutako ur-azpiegiturak berreraiki egingo dira.
Higienea eta saneamendua
Higiene- eta saneamendu-neurriak ezarriko dira, kolera agertu ez dadin.
Bidali BIZUM bat 01064 zenbakira. Lagundu nahi izanez gero, honako banku-kontu hauetan ere egin ditzakezu transferentziak:
SABADELL: ES82 0081 5055 3600 0144 4851
KUTXABANK: ES69 2095 0553 5191 1719 8831
Nahiago baduzu, deitu 944939270 telefono-zenbakira. Edo utzi zure datuak, eta geuk deituko dizugu.