top of page

Oinarrizko zenbait eskubideren alorrean egiten dugu lan: hezkuntza, elikadura, ura eta osasuna.

Agua África Derandein

Giza eskubideen urraketen eragileak hobeto ezagutzea eta haiei ekitea da gure jardueraren xedea. Derandein Fundazioaren iritzian, garapen-bidean dauden herrialdeetako jendeak jasaten duen pobreziaren eta desberdintasunaren zergatiak ulertzea eta azterketa kritikoa egitea da bide bakarra, bestelako gizarteak eraikitzeko: kontzienteak eta informatuak, konprometituak, bidezkoak, inklusiboak eta gizarte-eraldaketaren aldeko jarrerak dituztenak.

Etiopiako, Kenyako, Kongoko Errepublika Demokratikoko eta Tanzaniako afrikar-komunitateekin ari gara lanean gaur egun.

Lan-eremua
LARRIALDIAK ETA LAGUNTZA HUMANITARIOA

Ekintza humanitario integrala sustatzen dugu garapenerako lankidetzaren alorrean. Gure ustez, unean uneko premiak asetzetik harago iritsi behar du gure lanak: etorkizuneko garapenaren oinarriak finkatzen lagundu behar du, biztanleriaren ahuleziak gutxituz eta ahalmenak sendotuz.

Ayuda humanitaria África Derandein
Emergencia
Cooperación al desarrollo África Derandein
GARAPENERAKO LANKIDETZA

Gure egiteko nagusia hau da: hezkuntza, elikadura, ura eta osasuna eskuragarri izatea pertsona eta talderik behartsuenek, alegia, haurrek eta nerabeek, emakumeek, errefuxiatuek eta adineko jendeak. Herritar behartsuenen eta txiroenen bizimoduan funtsezko aldaketak eragitea da gure helburua, betiere herrialde bakoitzeko ezagutzak, esperientzia eta kultura errespetatuz.

Cooperación
ODS4_eus.jpg
ODS3_eus.jpg
ODS6_eus.jpg
ODS2_eus.jpg
HEZKUNTZA ETA SENTSIBILIZAZIOA

Desberdintasun sozialei buruzko informazioa, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzen du Derandein Fundazioak, eta giza eskubideak aldarrikatzen. Derandein Fundazioaren iritzian, Saharaz hegoalde Afrikako herrialdeek jasaten duten pobreziaren eta desberdintasunaren zergatiak ulertzea eta haien azterketa kritikoa egitea da bide bakarra, eraldaketa sozialaren aldeko gizarteak eraikitzeko.  

Educación y sensibilización para el desarrollo Derandein
Educación
DESKARGATU GURE AZKEN JARDUEREN MEMORIAK ETA EGITEN DUGUN LANA EZAGUTU
Niños y niñas en la escuela África Derandein
WhatsApp%20Image%202019-10-30%20at%2016.
bottom of page