Oinarrizko zenbait eskubideren alorrean egiten dugu lan: hezkuntza, elikadura, ura eta osasuna.

Agua África Derandein

Giza eskubideen urraketen eragileak hobeto ezagutzea eta haiei ekitea da gure jardueraren xedea. Derandein Fundazioaren iritzian, garapen-bidean dauden herrialdeetako jendeak jasaten duen pobreziaren eta desberdintasunaren zergatiak ulertzea eta azterketa kritikoa egitea da bide bakarra, bestelako gizarteak eraikitzeko: kontzienteak eta informatuak, konprometituak, bidezkoak, inklusiboak eta gizarte-eraldaketaren aldeko jarrerak dituztenak.

Etiopiako, Kenyako, Kongoko Errepublika Demokratikoko eta Tanzaniako afrikar-komunitateekin ari gara lanean gaur egun.

Lan-eremua
LARRIALDIAK ETA LAGUNTZA HUMANITARIOA

Ekintza humanitario integrala sustatzen dugu garapenerako lankidetzaren alorrean. Gure ustez, unean uneko premiak asetzetik harago iritsi behar du gure lanak: etorkizuneko garapenaren oinarriak finkatzen lagundu behar du, biztanleriaren ahuleziak gutxituz eta ahalmenak sendotuz.

Ayuda humanitaria África Derandein
 
Cooperación al desarrollo África Derandein
GARAPENERAKO LANKIDETZA

Gure egiteko nagusia hau da: hezkuntza, elikadura, ura eta osasuna eskuragarri izatea pertsona eta talderik behartsuenek, alegia, haurrek eta nerabeek, emakumeek, errefuxiatuek eta adineko jendeak. Herritar behartsuenen eta txiroenen bizimoduan funtsezko aldaketak eragitea da gure helburua, betiere herrialde bakoitzeko ezagutzak, esperientzia eta kultura errespetatuz.

 
HEZKUNTZA
HEZKUNTZA

Kalitateko hezkuntza sustatzen dugu, inklusiboa eta bidezkoa, giza nortasuna eta duintasuna erabat garatzen laguntzen duena. Lehen eta bigarren mailako hezkuntza eskuragarria eta doakoa aldarrikatzen dugu. Garapen Jasangarriko 4. Helburua

press to zoom
OSASUNA
OSASUNA

Herritarren osasuna eta ongizatea bermatzen dituen bizi-maila egokiaren eta ahalik eta osasun fisiko zein mentalik onenaren alde egiten dugu lan, adin guztietako herritar orori bizimodu osasuntsua bermatzeko eta ongizatea sustatzeko. Garapen Jasangarriko 3. Helburua

press to zoom
URA
URA

Ur osasungarria eta saneamendua izateko eskubidearen alde. Herritar guztiei ur-hornidura, haren kudeaketa jasangarria eta saneamendua bermatzeko egiten dugu lan. Garapen Jasangarriko 6. Helburua

press to zoom
ELIKAGAIEN SEGURTASUNA
ELIKAGAIEN SEGURTASUNA

Denek elikadura egokia izatea aldarrikatzen dugu, eta inork goserik ez jasatea. Elikagaiak ekoizteko, kontserbatzeko eta banatzeko metodoak hobetzen ahalegintzen gara, baliabide hauen bidez: ezagutza teknikoak eta zientifikoak, nutrizioari buruzko printzipioen dibulgazioa, eta baliabide naturalen ustiapen eta erabilera eraginkorragoak lortzeko metodoen aplikazioa. Garapen Jasangarriko 2. Helburua

press to zoom
ODS4_eus.jpg
ODS3_eus.jpg
ODS6_eus.jpg
ODS2_eus.jpg
HEZKUNTZA ETA SENTSIBILIZAZIOA

Desberdintasun sozialei buruzko informazioa, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzen du Derandein Fundazioak, eta giza eskubideak aldarrikatzen. Derandein Fundazioaren iritzian, Saharaz hegoalde Afrikako herrialdeek jasaten duten pobreziaren eta desberdintasunaren zergatiak ulertzea eta haien azterketa kritikoa egitea da bide bakarra, eraldaketa sozialaren aldeko gizarteak eraikitzeko.  

Educación y sensibilización para el desarrollo Derandein
 
WhatsApp%20Image%202019-10-30%20at%2016.