top of page
  • Derandein Fundazioa

Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpaina 2021




GKEek, hezkuntza-arloko sindikatuek, ikastetxeek eta askotariko gizarte-mugimenduek osatutako nazioarteko koalizioa gara, eta aldarrikapen argi batekin mobilizatzen gara: oso-osorik bete daitezela estatuek sinatutako nazioarteko konpromisoak, munduko pertsona guztiek kalitatezko hezkuntza eskuragarri izan dezaten.


Pandemiaren unerik latzenean (2020ko martxoaren amaiera eta apirilaren erdialdea bitartean), hezkuntza-zentroak itxi izanak ikasleen % 90engan izan zuen eragina, eta 1.500 milioi haur eta gazteren hezkuntza-eskubidea kaltetu zuen.


Aurten, #HAMA2021 ekintza-astean, “Mila milioi ahots”goiburupean jorratuko dugu zer-nolako eragina duen COVID-19aren pandemiak mila milioi pertsonaren baino gehiagoren hezkuntzan, bai eta nola ari den larriagotzen munduan pandemiaren eraginez hezkuntzaren finantzaketaren krisia.


Informazio gehiago hemen.

bottom of page