top of page
  • Derandein Fundazioa

Bigarren hezkuntzako ikasleek genero-berdintasuna eta ingurumenaren zaintza sustatzen dute Kinshasan


Kinshasako (Kongoko Errepublika Demokratikoko) Covadongako Andre Maiaren eskolako (Kepa Azarloza Zentroko) ikasleek ikus-entzunezko materiala prestatzen parte hartu dute. Material hori eskola-eremuan eta komunitatean erabiliko da hezkuntza-eduki gisa, genero-berdintasunaren eta ingurumenaren zainketaren inguruko jardunbide arduratsuak, balioak eta eskubideak sustatzeko.


Covid-19ak sorturiko egoerak ikus-entzunezko materialaren garapena erraztu ez badu ere, Kongoko Errepublika Demokratikoko gobernuak ezarritako prebentzio-murrizketen ondorioz, azkenean proiektuko taldeak, bigarren hezkuntzako ikasleekin batera, arrakastaz gauzatu ahal izan du proiektua. Horretarako, ikus-entzunezko edukietan espezializatutako talde baten laguntza ere izan dute, gidoiak egiten, filmatzen eta materiala editatzen laguntzeko.


Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Erandioko Udalak diruz lagundu dute proiektu hau.

bottom of page