logo DERANDEIN pagina_home quienes_somos hacemos_DERANDEIN publicaciones_DERANDEIN colaborar_DERANDEIN contactar_DERANDEIN

KIDEAK ETA SAREAK




TOKIKO BAZKIDEAK

 
Logo Mwema Children

Mwema Children

Karatun (Tanzania) gurekin batera lan egiten duen tokiko bazkidea Mwema Children da, 2006. urtean sorturiko GGKE akonfesional eta apolitikoa. Aipaturiko urtetik aurrera Mwema Children eta Derandein-ekook elkarrekin dihardugu kalean bizi eta lan egiten duten umeen eskubideak bultzatu eta hauen egoera guraso eta bertako agintariei salatzeko.

 
Wukro Social

Wukro Social Development Programme

Gure bazkidea Tigray eskualdeko Wukro herrian (Etiopia) Wukro Social Development Commission da. Erakunde hau 20 urtez herriaren garapenean lagundu izan duen Ángel Olaran misiolariak zuzentzen du. Wukron, gure eginbeharra umezurtzei etxebizitza eta hezkuntza ziurtatzea eta gazteei hezkuntza-profesionala eskaintzea da. Basoak birlantzen eta uren eskuragarritasuna bermatzeko asmoz eginiko ibilguen hobekuntzan ere lan egiten dugu.

 
Laini Saba

Laini Saba Primary and Nursery School

Nairobin (Kenia), Laini Saba Primary and Nursery School-rekin egiten dugu lan. Eskola hau 1992. urtean sortu zen eta Kiberako erdialdean kokaturik dago. Ikasle guztiak Kiberako biztanleak dira eta bertakoak izanik, gehiengoak pobrezia larrian bizi dira. Bizi-baldintza zailen eta txirotasun kronikoaren ondorioz, hauetako asko egoera penagarrian bizi dira eta egunean janari eskas izaten dute askoz jota. Laini Saban eguneroko janaria eta hezkuntza duin eta seguru bat eskaintzen da, oinarrizko beharrak asetzeko asmoz.

 
Logo Jesuit Refugee

Jesuit Refugee Service

Jesuit Refugee Service nazioarteko GGKE katoliko bat da. 50 herrialde baino gehiagotan egiten du lan, errefuxiatu eta nahitaezko desplazatuak lagundu eta hauen eskubideak defendatzeko. Derandein-en JRS-rekin batera egiten dugu lan Kanpalan (Uganda) eta Kaukuman (Kenia) dauden errefuxiatu kanpamentuetan. Kanpamentu hauek giza ezbeharrak, gatazkak edo eskubide bortxaketak jasanda haien etxeetatik kanporatuak izan diren pertsonak osatzen dituzte.

 



SAREAK

 
Logo africa imprescindible

África Imprescindible

Afrika Behar-Beharrezkoa, Bizkaiko GGKEen plataforma bat da, eta 2001etik Saharaz Hegoaldeko Afrikako errealitatearekin hurbiltasun, hausnarketa eta bateratzea sustatzeko aldizkako jardunaldiak eramaten ditu aurrera. Plataforma honek bertan parte hartzen duten erakundeen arteko elkarteratzea lortzeko espazio bat eskaintzen du, Iparraldeko pertsonei Saharaz Hegoaldeko Afrikako nortasun, kultura, problematika eta gaitasunei buruz sentsibilizatzeko helburuarekin.

   
© Derandein Fundazioa. Tel: +34 944939270 - Fax: +34 944939227    fundazioa@derandein.org
DERANDEIN: LEGE OHARRA